SARRERA

 

Aurrean duzu behar hau, euskara modu jostagarrian ikasteko eta maitatzeko ekimena da. Site formatuan garatuta dago; eskola-eremuan erabiltzeko sortu bada ere, espero dut berez eskolatik kanpora ere zabaltzea; hain zuzen, euskarak elkarbizitzarako berezko adierazpidea izan behar du bai kalean, eta bai etxean.

 

Lehenengo atala: justifikazioa

Sentimendua hizkuntzaren muinean datza: zelako sentimendua, halako jarrera.

Sentimendu positiboak pizteko egunerokoan maite, jolastu, barre egin, berba egin eta bizi egin behar dugu; baina, bizitzan gaziak eta gozoak nahastuta agertzen direnez gero, haserretzeak, iraintzeak eta adiskidetzeak ere izango dira, seguru: hori guzti hori proiektuaren justifikazioaren barruan dago. Justifikazioa da proiektuaren lehenengo atala: zergatik jo dut ontzat Sitea egitea? zer ekarpen egiten ditu? Gaian sakontzeko, sartu “justifikazioa” atalean; bertan gogoetak partekatzeko atala dago.

 

Bigarren atala: aisialdia

Proiektu honen bigarren atalean, helburua eginbeharrak aisialdira bideratzea da.

Aisialdian, nagusi da lagunarteko giroa eta hizkera; horretan ikasleek dituzten esan beharrak hizkuntza informalari dagozkio. Begiratu batean, Sitean jolasak eta jokoak ageri dira, baina, sakonago sartzen bazara, jolas eta joko bakoitzean aritzeko beharko direnak ere badaude: izenak, gramatika egiturak eta esapideak, baita jokoaren eta jolasaren baitan sortzen diren emozioen inguruko adierazpideak ere. Helburua da jolastu eta jokatu nahi duen edonori segurtasuna ematea: partxisean jolastu nahi eta ezin euskaraz jolastu, adarra jo edota haserretu? Jokoen armairua Sitean eredu lagungarriak daude.

 

Hirugarren atala: arlo informala modu formalean irakaskastea

Eskolan euskara informala ikasi behar dugu, baina ez edozelan, modu kontzientean, sistematizatuan eta dinamikoan, baino.

Hau da euskara ikasteko proposamena, baina metodologia sistematizatua, kontzientea eta dinamikoan erabiliko bada, euskara informala modu formalean irakatsi behar da. Formalak ez du esan nahi ohiko moduan egin behar denik, baizik eta inprobisaziorako tarte barik, prozedurak guztiz egituratuta daudela. Hain zuzen ere, hau da proiektuaren hirugarren zatia: eskolarako proposamen formala eta informala. Proposamenak osagai hauek ditu: ikas-egoera, arlo teorikoa, irakaslearen jokabidea, euskara lantzeko moduak, euskara era dinamikoan lantzeko jarduerak, metodologia, plangintza eta ebaluazio tresnak.

Orain zure txanda da: jolasean euskaraz izan zaitez, euskara ikasi eta maitatu.